AEDONA ekarpena da Nafarroan


AEDONAko (Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea) 11 klubak irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuak dira, beren jardueratik lortzen dute finantzazioa eta beren klubetara itzultzen dute etekinen % 100.

Ekonomia zirkularraren printzipioa da AEDONAko kluben eredu ekonomikoaren gidalerroa, eta klubek, bestetik, ekarpena egiten diote nafar ekonomiari, zuzenean zein zeharka, inpaktu sozioekonomiko nabarmena eraginda Nafarroako Foru Komunitatean.


AEDONAk GIH hauek betetzen ditu Nafarroari egiten dion ekarpen ekonomikoari esker.

* Bideoan sartu gabeko S.D.R. Arenasren datuak

AEDONAren urteko ekarpen ekonomikoa Nafarroari

AEDONAko kluben urteko aurrekontuek 32.709.990€ jo zuten guztira 2018an. Hauek dira kluben diru-sarrerak: bazkideen kuotak (% 69,1), ordainpeko kirol- eta kultura-jarduerak (% 19,1), bestelako salmentak, salgaiak eta abar (% 10,6), eta diru-laguntzak (% 1,2).

Irabazi-asmorik gabeko entitateak direnez, AEDONAko kluben bazkideen ekarpen ekonomiko osoa eta gainerako finantza-baliabideak klubetara itzultzen dira, eta, horrela, Nafarroako ekonomia zirkularra sutatzen da.

AEDONAko kluben urteko finantza-baliabideak guztira: 34.587.469€

AEDONAren urteko ekarpen ekonomiko zuzena Nafarroari

AEDONAren urteko ekarpen ekonomiko induzitua Nafarroari*

* Kirol-praktikak berak (kiroleko arropa, oinetako eta materialak, garraio-gastuak eta kirol-elikadura eta -sendatzeak) eta klubek alokatutako ostalaritza-zerbitzuak eragindako gastu induzituak dira ekonomia induzitua. Bestelako etekin induzituak daude, baina bi horiek identifikatu dira kontrastatutako ikerketa-datuetan oinarrituta baitaude.

AEDONAk eta haren klubek sortutako inpaktu sozioekonomikoa

AEDONAko 11 kluben jarduerak inpaktu sozial eta ekonomikoa du Nafarroako hainbat arlotan, hala nola osasunean, ekonomian, administrazio publikoetan, finantzetan eta enpleguan. AEDONAk Nafarroari egiten dion ekarpena SROI (inbertsioaren itzulkin soziala) delakoaren bidez ebaluatu da.

Zer da SROI?

SROI (Social Return On Investment) edo inbertsioaren itzulkin soziala finantzaz kanpoko neurketaren printzipioetan oinarritutako metodologia bat da, hala nola kontabilitate tradizionalean islatzen ez den balio sozial, sanitario eta ekonomikoa, erakunde batean inbertitutako baliabideei dagokienez.

AEDONAren kasuan, SROIk osasun-zerbitzuei eta zeharkako beste aurrezki batzuei egindako ekarpena, ekonomiari egindako ekarpenak, administrazio publikoei egindako ekarpenak, finantzatzaileentzako ekarpenak eta urtebetean zehar enplegua sortzeari egindako ekarpena ebaluatzen ditu.

AEDONAren SROI guztira: 1,26€


Horrek esan nahi du AEDONAk inbertitzen duen euro bakoitzetik 1,26€ itzultzen diola Nafarroari.

Deskargatu AEDONAri buruzko azterlan sozioekonomikoaren txosten osoa