AEDONA Nafarroan


Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea (AEDONA) 2006an sortu zen, kide diren kluben presidenteen nahi honetatik: elkarrekin lan egitea bazkideentzako eta bazkide ez direnentzako jarduerak sustatzeko edo helburu komunak lortzen laguntzea.

 

AEDONA osatzen duten 11 klubak irabazi-asmorik gabeko kirol eta aisiako erakunde pribatuak dira, Nafarroako gizarte askotarikoaren isla izan nahi dutenak sortu zirenetik, premia komunei erantzuna emango dien topaleku baten bila. Nafarroako hainbat arlotan, hala nola gizartean, osasunean, kirolean eta kulturan, parte hartzen eta elkarreraginean diharduen egitura bat osatzen dute, errotu-errotua dagoena herritarren artean, beste hiriburu edo hiri garrantzitsu batzuetan ematen ez den fenomeno bat, alegia.

 

Espainiako kirol talde pribatuetako bazkide gehien dituen bigarren erkidegoa da Nafarroa.

* Bideoan sartu gabeko S.D.R. Arenasren datuak

Zer da AEDONA?

Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea Nafarroako irabazi-asmorik gabeko 11 kirol eta aisialdiko entitatez osatuta dago.
A.D. San Juan D.K.E., C.D. Amaya, C.D. Larraina, S.D.C. Echavacoiz, U.D.C. Rochapea, U.D.C. Txantrea K.K.E., Club de Tenis Pamplona, Club Natación Pamplona, S.C.D.R. Anaitasuna, Institución Oberena y S.D.R Arenas.


AEDONAko kluben bazkide-kopurua

71.173

Bazkide-kopurua guztira

75.210

Bazkide-kopurua guztira

75.210

Bazkide-kopurua guztira


Urteko sartzeak 2019

AEDONAko instalazioen eguneroko erabilera


AEDONAko kluben erabiltzaile arruntaren profila

Azterlan hau egiteko, AEDONAko kluben bazkideei egin zitzaien inkesta, eta, horri esker, erabiltzaile arruntaren profil hau lortu ahal izan dugu: 40 eta 54 urte bitarteko emakumea, ezkondua edo bikotekidearekin, 18 urtetik beherako seme-alabak dituena, goi-mailako ikasketak dituena eta etxetik kanpo lan egiten duena.

AEDONAko kluben bazkide gehienek lan sedentarioak dituzte, baina lan-esparruko jarduera fisikorik eza denbora librean egiten dituzten kirol-jarduerekin konpentsatzen dute.

Ohiko jarduera fisikoa lanean/ikasketetan

Inkestatuen % 46k lan sedentarioa egiten dute, hots, Nafarroako gainerako biztanleek baino 6 puntu gehiago.

Jarduera fisikoa aisialdian

Jarduera fisiko intentsuak egiten dituzten inkestatuen % 41,7k astean 2 edo 3 egunetan egiten dute, ordubete egunean (% 46,2).

Zergatik dira AEDONAko klub baten bazkideak?

AEDONAko bazkideek kirola egiteko duten motibazioa lotuta dago sasoi fisikoa zaintzearekin eta pisua kontrolatzearekin (% 54,7 eta % 24,2, hurrenez hurren), osasunarekin eta hura hobetzearekin (% 54,5) eta arrazoi ludikoekin (erlaxatzea, % 29,3 eta ondo pasatzea, % 22,3).


Zer baliabide erabiltzen ditu AEDONAk

AEDONAko eskaintza (kirolekoa, aisialdikoa eta soziokulturala) eskura dituen hainbat baliabideri esker egin daiteke, hala nola finantza-baliabideei eta inbertsio ekonomikoei, giza baliabideei eta baliabide materialei esker.

Finantza-baliabideak

Kluben finantzazio-iturri nagusia bazkideen kuotetan eta ordainketa-jardueren diru-sarreretan oinarritzen da gehien-gehienez; diru-sarrera horiek, kasuan-kasuan, diru-laguntza publikoekin eta kanpoko babesleen laguntzarekin osatzen dira, eta, horiei guztiei esker, instalazio modernoak, egungoak eta erakargarriak dituzte bazkideek.

Inbertsio ekonomikoak

AEDONAko finantza-baliabideak klubek azken 10 urteetan egin dituzten inbertsio ekonomikoekin osatzen dira, bai eta gaur egun baieztatuta dauden eta datozen 5 urteetan gauzatuko diren inbertsio ekonomikoekin ere. Inbertsio horiek klub bakoitzaren instalazioak hobetu eta mantentzea dute xede.

Giza baliabideak

Giza baliabideei dagokienez, kudeaketa- eta administrazio-lanak egiteko zein programak eta jarduerak koordinatzeko eta abian jartzeko kontratatutako langileez gain, nabarmentzekoa da klubetako zuzendaritza-batzordeen borondatezko izaera.

Izan ere, klub bakoitzeko, eta AEDONAko, zuzendaritza-batzordeen kideek borondatez eta ordaindu gabe hartzen dituzte beren gain kargu horiek, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak baitira, AEDONAko kluben estatutuetan jasotzen den bezala.

Baliabide materialak

AEDONAko klubek 405.851 m ²-ko instalazioak dituzte guztira, igerilekuak, berdeguneak, eraikin sozialak eta kirol-instalazioak barne.

Igerileku estaliak, haurrentzako eta kanpoko igerilekuak, kiroldegiak, frontoiak, fitness-aretoak, ostalaritza-guneak, tenis- eta padel-pistak, futbol-zelaiak, hiriko spak, erretegiak eta askariak dituzte, baita jarduera anitzeko aretoak ere, kirola maila federatuan, federatu gabean, gidatuan edo autonomoan egiteko baldintza ezin hobeak dituztenak.


AEDONAko jarduerak eta zerbitzuak

AEDONAko klubek eskaintza soziokultural eta kirolekoa, askotarikoa, hartzen dute instalazioetan, bazkideen beharrak eta sektore bakoitzaren joerak asetze aldera.

Nafarroako kirol federatuaren zati handi batek AEDONAko klubetako kirolariak zein entrenamenduetarako nahiz lehiaketetarako instalazioak lagatzeko edo erabiltzeko hitzarmenak ditu oinarri.

Kirol-atalak

32

Kirol federatuen kopurua guztira AEDONAn

44

Kirol federatuen kopurua Nafarroan

32

Kirol federatuen kopurua guztira AEDONAn

44

Kirol federatuen kopurua Nafarroan

Kirol-jarduerak eta -zerbitzuak

Jarduera eta zerbitzu soziokulturalak

Deskargatu AEDONAri buruzko azterlan sozioekonomikoaren txosten osoa