AEDONA Nafarroarekin konprometitua


AEDONAk eta hura osatzen duten klubek uste dute, sendo uste ere, beren lana ez dagoela soilik kirolari lotuta, baizik eta gizarteari eta kulturari ere.
 Solidarioak dira, ez bakarrik AEDONAko beste kideekin, baita Nafarroako gizarte-ehun osoarekin ere.

Gizarte-, hezkuntza- eta osasun-arloa baitan hartzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek egiten duten lan garrantzitsuaren bozgorailu eta hedapen-leku izatea gizartearentzat da AEDONAren eta haren kluben indarguneetako bat.


AEDONAk GIH hauek betetzen ditu Nafarroarekin duen konpromiso soziokulturalean.

* Bideoan sartu gabeko S.D.R. Arenasren datuak

AEDONAko klubak

Nafarroaren berezitasun bat dira AEDONAKO klubak, ez baitute parekorik herrialdeko ezein hiritan ere. Hona hemen haien ezaugarri nagusiak.

AEDONAko 11 klubak

Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea (AEDONA) Nafarroako irabazi-asmorik gabeko 11 kirol eta aisialdiko entitatez osatuta dago: A.D. San Juan D.K.E., C.D. Amaya, C.D. Larraina, S.D.C. Echavacoiz, U.D.C. Rochapea, U.D.C. Txantrea K.K.E., Club de Tenis Pamplona, Club Natación Pamplona, S.C.D.R. Anaitasuna e Institución Oberena y SDR Arenas.

Ehun urtetik gorako klubak

AEDONAko klubek 100 urtetik gorako antzinakotasuna dute. Zaharrena Club de Tenis Pamplona da, 1918an sortua. Horiek guztiek 48 urte baino gehiago dituzte, eta batezbestekoa 75 urte da.

Elkartzeko borondatea

AEDONAko klubak Nafarroako biztanleek elkartzeko duten joeratik sortu ziren. Nafar gizartearen aniztasunaren isla izan nahi dute, behar komunei erantzuna emateko topaleku baten bila.

Nafarroaren berezkoa

Nafarroaren berezkoa da AEDONAKO klubek elkartzeko duten moldea, eta horregatik da klub pribatuetan bazkide gehien dituen autonomia-erkidegoa Espainian.

Irabazi-asmorik gabeko entitateak

AEDONAko klubak irabazi-asmorik gabeko entitateak dira, eta solidarioak dira, ez bakarrik AEDONAko beste kideekin, baizik eta Nafarroako gizarte-ehun osoarekin ere, instalazioak lagatzen, espazioak egokitzen eta Nafarroako entitateen arteko ekitaldiak sustatzen laguntzen baitute.

AEDONAren 15. urteurrena

Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea 2006an sortu zen kirol-klub pribatuen lehendakarien borondatetik, hots, entitateen, haien bazkideen eta Nafarroako gizarte osoaren beharrak hobetzeko elkarrekin lan egiteko borondatetik.


AEDONAko kluben zuzendaritza-batzordeak

AEDONAko kluben zuzendaritza-batzordeak, oso-osorik, bazkide boluntarioz osatuta daude, hau da, ez dute ordainsaririk jasotzen. Zuzendaritza- eta gobernantza-lanak egiten dituzte, bazkideen batzarren agindua betetze aldera, bazkideak baitira gure elkarteen gobernu-organo gorena, klub bakoitzean ezarritako estatutu-xedeak betetzen direla zainduta.

AEDONAko bazkideek kirola egiteko duten motibazioa lotuta dago sasoi fisikoa zaintzearekin eta pisua kontrolatzearekin ( % 54,7 eta % 24,2, hurrenez hurren), osasunarekin eta haren hobekuntzarekin ( % 54,5) eta arrazoi ludikoekin (erlaxatzea, % 29,3, eta ondo pasatzea, % 22,3).


AEDONAko kluben espazio sozialak

AEDONAko klubek, kirol-instalazioez gain, espazio sozialak dituzte.gizarte-, kultura- eta hezkuntza-alderdi desberdinak sustatzeari begira.

Eraikin sozialak

Erabilera anitzeko gelak eta aretoak, erakusketa-aretoak, txikiparkeak, ludotekak, haurtzaindegia, urtebetetze-gelak, gazte-aretoak, liburutegiak, irakurketa-gelak eta ikasgelak.

Eraikin eta gune gastronomikoak

Jantokiak, erretegiak, sutegiak eta barbakoak, biltegiak/egurtegiak, 6 elkarte gastronomiko, 11 jatetxe eta 12 kafetegi/taberna.

Prestakuntzako kultura-eskaintzak eta -zerbitzuak

Ikasgelak, hitzaldiak, erakusketak, zinema, argazkilaritza, antzerkia, koruak, dantza, kafe-solasaldiak, musika, aste kulturalak, liburutegiak.

389.351 m² baino gehiago

Instalazioak Iruña osoko eta Tuterako 11 egoitzatan daude.

AEDONAko kluben espazio sozialen ekarpena

Partaidetza soziala

Pertsonen partaidetza soziala, integrazioa, gaitasun komunitarioen garapena eta gizarte-kohesioa.

Hezkuntza

Errespetua, nork bere mugak gainditzea eta esfortzua; balio horiek, kirol-, gizarte- eta kultura-arlokoak, hazi nahi ditugu adinekoen talde guztietan eta, batez ere, haur eta gazteen taldeetan.

Kirol-praktika

Eskola- eta unibertsitate-mailako kirol-praktika, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeen prestakuntza-programen barruan.

Familia-kontziliazioa

Familia-kontziliazioa, arnasteko gune eta denborak sortuz ingurune seguruetan.

Prestakuntza

Prestakuntza, kirol-arloko profesional kualifikatuentzako laneko prestakuntza-praktikak barne, baita kirol-entitateen kudeaketa- eta zuzendaritza-arlokoentzakoak ere.

+35

Jarduera sozial eta zerbitzu askotarikoak urte osoan zehar.

85.544

Zuzeneko parte-hartzaileak antolatutako jarduera sozialetan, eskaintza irekietarako sarbide librea kontuan hartu gabe: barbakoak, bazkariak, kafetegia, areto sozialak, etab.

% 65

Beren bizitza soziala sustatzen duen aisia-tokia, adin guztietakoa, dela uste dute.

+35

Jarduera sozial eta zerbitzu askotarikoak urte osoan zehar.

80.791

Zuzeneko parte-hartzaileak antolatutako jarduera sozialetan, eskaintza irekietarako sarbide librea kontuan hartu gabe: barbakoak, bazkariak, kafetegia, areto sozialak, etab.

% 65

Beren bizitza soziala sustatzen duen aisia-tokia, adin guztietakoa, dela uste dute.

Ekarpena sentsibilizazioari eta gizarte-konpromisoari

Elkartasuna da AEDONAren eta haren kluben balio nagusietako bat, hasieratik erakutsi baitute sentsibilitate handia gizartearen arazo eta zailtasunekiko, oro har. Elkartasun hori hainbat erakunderekin (Nafarroako Elikagaien Bankua, AECC, Alcer Nafarroa, Nafarroako Autismo Elkartea, auzo-elkarteak eta abar) izandako lankidetzaren bidez frogatzen da.

Hori dela eta, AEDONAk jarduerak eta topaketak sustatu nahi ditu bazkideen artean, gizartearen eta herritarren partaidetzarako ohiturak sortzen laguntze aldera.

1.480

Jarduera sozialak, ludikoak eta kirolekoak sustatzen eta haietan parte hartzen duten bazkide boluntarioak.

+40

Gizarte- eta gizarteratze-arloko 40 elkarte eta GKE baino gehiago, unean uneko akordio edo kolaboratzaileen bidez, sentsibilizaziorako eta konpromiso sozialerako ekitaldi solidarioak egin eta haietan laguntzeko.

1.330

Jarduera sozialak, ludikoak eta kirolekoak sustatzen eta haietan parte hartzen duten bazkide boluntarioak.

+40

Gizarte- eta gizarteratze-arloko 40 elkarte eta GKE baino gehiago, unean uneko akordio edo kolaboratzaileen bidez, sentsibilizaziorako eta konpromiso sozialerako ekitaldi solidarioak egin eta haietan laguntzeko.

Deskargatu AEDONAri buruzko azterlan sozioekonomikoaren txosten osoa