AEDONA Nafarroan
Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea (AEDONA) 2006an sortu zen, kide diren kluben presidenteen nahi honetatik: elkarrekin lan egitea bazkideentzako eta bazkide ez direnentzako jarduerak sustatzeko edo helburu komunak lortzen laguntzea.
AEDONA osatzen duten 11 klubak irabazi-asmorik gabeko kirol eta aisiako erakunde pribatuak dira, Nafarroako gizarte askotarikoaren isla izan nahi dutenak sortu zirenetik, premia komunei erantzuna emango dien topaleku baten bila. Nafarroako hainbat arlotan, hala nola gizartean, osasunean, kirolean eta kulturan, parte hartzen eta elkarreraginean diharduen egitura bat osatzen dute, errotu-errotua dagoena herritarren artean, beste hiriburu edo hiri garrantzitsu batzuetan ematen ez den fenomeno bat, alegia.
Espainiako kirol talde pribatuetako bazkide gehien dituen bigarren erkidegoa da Nafarroa.
* Bideoan sartu gabeko S.D.R. Arenasren datuak
Zer da AEDONA?
Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea Nafarroako irabazi-asmorik gabeko 11 kirol eta aisialdiko entitatez osatuta dago.
A.D. San Juan D.K.E., C.D. Amaya, C.D. Larraina, S.D.C. Echavacoiz, U.D.C. Rochapea, U.D.C. Txantrea K.K.E., Club de Tenis Pamplona, Club Natación Pamplona, S.C.D.R. Anaitasuna, Institución Oberena y S.D.R Arenas.
AEDONAko kluben erabiltzaile arruntaren profila
Azterlan hau egiteko, AEDONAko kluben bazkideei egin zitzaien inkesta, eta, horri esker, erabiltzaile arruntaren profil hau lortu ahal izan dugu: 40 eta 54 urte bitarteko emakumea, ezkondua edo bikotekidearekin, 18 urtetik beherako seme-alabak dituena, goi-mailako ikasketak dituena eta etxetik kanpo lan egiten duena.AEDONAko kluben bazkide gehienek lan sedentarioak dituzte, baina lan-esparruko jarduera fisikorik eza denbora librean egiten dituzten kirol-jarduerekin konpentsatzen dute.
Ohiko jarduera fisikoa lanean/ikasketetan
Inkestatuen % 46k lan sedentarioa egiten dute, hots, Nafarroako gainerako biztanleek baino 6 puntu gehiago.
Jarduera fisikoa aisialdian
Jarduera fisiko intentsuak egiten dituzten inkestatuen % 41,7k astean 2 edo 3 egunetan egiten dute, ordubete egunean (% 46,2).